XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, kopilotuak berari zegokion agindua eman zuen: - Aurrera, bosgarren pistaren abiapuntura.

Ordenadoreak apal-apal obeditu zuen eta hegazkinaren gorputz eskerga asfaltozko bideen laberintoan barrena abiatu zen geldiro, laurehun bidaiari eroso asko eramanez.

Laster heldu ziren abiapuntura eta hantxe gelditu zen Estratojeta, pista artez luzeari muturra erakutsiz.

Kopilotuak gonbitezko keinu bat egin zion komandanteari.

- Kontrol Dorrea, horra goaz. Bihar arte, eta txanda! -hots egin zion honek irratiari, ondoren ordenadoreari agindua emanez: Motore guztiak izeki, eta aire!

- Motore guztiak piztuta -erantzun zuen ordenadorearen arimarik gabeko ahotsak. Abian!

Orroe batez, motoreek bultzada bat eman zioten hegazkinari. Segundu bat eta pistan barrena zihoazen, ziztu bizian joan ere.